Atrás "Arantzazu inguruko paisaiak" ibilaldi gidatua (abenduak 5)

05 / 12 / 2021
doan

Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiak zirraragarriak dira. Edertasunaz gainera, badute, ordea, beste ezaugarri aipagarri bat: ondare naturalaren eta kulturalaren arteko lotura zatiezinaren berri ematen digute. Hain zuzen, naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanak denboraren buruan paisaia gizatiartuak sortu ditu, kultura-paisaiak alegia.

Ibilbide irisgarria edozein pertsonek erabili dezaketen bide bat da, zehazki diseinatua ezintasun fisikoa duten pertsonentzat. Honek esan nahi du inongo oztopo arkitektonikorik ez dela aurkitzen, zabalera berezia duela eta ia aldaparik ez dagoela, ezindu fisikoek gurpil aulkiaz egiteko, adibidez. Honekin batera, bide guztian zehar hesitutako zatiak aurkitzen ditugu eta gida distala ere, ikusmen arazoak edo ezintasunak dituztenek bidea erabiltzeko aukera izateko.

Arantzazu parketxean abiapuntua duen ibilbide honek, esandakoaz gaur, Arantzazu eta Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiak erakusten ditu. Honenbestez, ibilbidean zehar dauden begiratokietan, natura-parkearen paisaiak interpretatuko dira: ezaugarriak, landaredian, antzinako lanbideak (artzaintza eta egurgileak bereziki) eta animaliak besteak beste.

Txangoa abenduaren 5ean izango da eta Arantzazu Parketxeko hezitzaileak gidatuko du. Arantzazu parketxetik bertatik abiatuko da, goizeko 11:30ean.

Txangoak ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da. Pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak tartean. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.

Indarrean dauden Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

 

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

arantzazu@gipuzkoanatura.eus / 943782894 edo 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus