Atrás Arantzazuko aterpetxea erabiltzeko eta kudeatzeko lehiaketa
2020ko abenduaren 18an ospatu zen Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren patronatuaren bilkuran Oñatin dagoen Arantzazuko aterpetxea erabiltzeko eta kudeatzeko (arreta emateko eta hura dinamizatzeko) zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartu zen.
Prozedura ireki bidez burutzen diren kontratazioetarako izapideak burutu ondoren, aurkeztu den eskaintza aztertu da eta, esleipen irizpideak betetzen dituela egiaztatu denez gero, kontratua Suspertu SL enpresari esleitu zaio.
Kontratuaren hasierako iraupena urtebetekoa izango da sinatzen denetik hasita eta gehienez ere beste 4 urtebetez luzatu ahal izango da, gehienezko epea guztira 5 urtekoa izan daitekeelarik, hasierako iraupena gehi egin daitezkeen luzapenak barne.