Atrás Baso bainua: natura errezetatzen dugu - Iturraran Parketxean martxoaren 24ean
Basoen nazioarteko eguna eta udaberri hasiera ospatzeko BSKT Basotik Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, baso bainua antolatu dute Iturraran Parketxean.
Naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen digun esperientzia sentsoriala da baso bainua. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun. Bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean jarriko ditugu. Erritmo pausatu batean arnasa hartu, inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna oroitzeko nahia da soilik behar dena.
Baso bainuen praktikak inmunitate sistema indartu eta eguneroko estresak sortzen dituen ondoezak nabarmen murrizten ditu.
Eguneroko erritmo azkarrak gailendu egin zaituela, nekatuta zaudela edota zure sormen gaitasuna galduta duzula sentitzen baduzu, baliteke basora itzuli eta bainu batean parte hartzeko unea izatea.
Zatoz, datorren igandean, martxoak 24, Iturraran Parketxera eta gozatu basoak eskaintzen dituen onurez.
Goizeko 11:00etan Iturraran Parketxean bertan elkartuko gara eta 13:00ak bitartean Pagoeta Natura Parkeko zuhaitzen ezkutuko bizitza ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Familian, lagunekin, bakarka, taldean... nahi duzun bezala, basoak beso zabalik hartuko gaitu. Ibilbidea laburra eta erraza da, edonork egiteko modukoa.
BSTK Basotik Fundazioari esker, jarduera doakoa da, baina erreserba egitea beharrezkoa da.
Informazioa eta erreserbak:
943 83 53 89