Atrás Zapelatzak eta urubia berriro aske hegan Pagoetan
Igeldoko Arrano Etxearen zeregin nagusia zauritutako animaliak osatzea da, aurrerago, beren natur ingurunera itzul daitezen.
Abuztuaren 20an gure inguruan bizi diren hegazti harrapari bi hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Iturraran Parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako 2 zapelatz bat eta urubi bat askatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik.
Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Igeldoko Arrano Etxean eta Foru Aldundiko basozainek egiten duten lanaren ingurukoak ere.
Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hitzordua iluntzeko 20:30tan izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.
Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Lurrean eserita jarraituko da saioa, beraz, gainean esertzeko zerbait eramatea gomendatzen da.
Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira. Musukoa (maskarilla) jarrita eduki beharko da eta segurtasun-distantzia mantenduko da. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta prezioa pertsonako 3€-koa izango da.
Azalpenak euskaraz izango dira.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
iturraran@gipuzkoanatura.eus
943 83 53 89
www.gipuzkoanatura.eus