Atrás Hegaztiak berriro aske hegan Arditurrin

16 / 01 / 2021
Zapelatza hegan egiten

Igeldoko Arrano Etxearen zeregin nagusia zauritutako animaliak osatzea da, aurrerago, beren natur ingurunera itzul daitezen.

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 16ean, gure inguruan bizi diren hegazti harrapari bi hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Arditurri parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz bat eta beste miru gorri bat askatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Igeldoko Arrano Etxean eta Foru Aldundiko basozainek egiten duten lanaren ingurukoak ere.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hitzordua goizeko 11:30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea.

Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira. Musukoa (maskarilla) jarrita eduki beharko da eta segurtasun-distantzia mantenduko da. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta prezioa pertsonako 3€-koa izango da.

Azalpenak euskaraz izango dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

arditurri@gipuzkoanatura.eus

943 49 50 69 / 688 89 50 68

www.gipuzkoanatura.eus