Atrás Izan zaitez animalien ikerlari goiz batez Pagoetan

21 / 11 / 2021
basoko animalien aztarnen bila kartela

Azaroaren 21ean, ibilbide berezi bat burutuko dugu Jon Ander Azpiroz adituarekin Pagoeta Natura Parkean bizi diren zenbait animalia ezagutu asmoz. Oinatzek, ileek, bideek, lokatz bainerek, zuhaitzek eta soinuek eramango gaituzte bidean barrena.  

Goizeko 10etan Artetxotako bidegurutzean emango zaio hasiera ibilaldiari eta Pagoetako ipar magalean ibiliko gara pare bat ordu eta erdiz. Zailtasunik gabeko ibiladia da, edozein herritarrentzat egokia.

Covit-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz. 

Prezioa: Helduak 5€ eta umeak 3€ (3-12)
Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
Informazioa eta erreserbak:
943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoanatura.eus