Atrás Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak
29 / 08 / 2021
San Adrian igarobidea mendizaleen artean betidanik aisi denbora pasatzeko ingurua izan da, baina bere historia ezagutzen al dugu? Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.