Atrás Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak

2022 / 02 / 24
Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak

Gozatu historiaz beteriko natur ingurune magiko honetan, Unescok Gizateriaren ondare modura katalogatua duena.

Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.