Atrás Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak

26 / 09 / 2020
lizarrustiko basoa

Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu.

Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko.

Aforoa mugatua denez, bi saio desberdin egingo dira: lehenengoa 9:30etan eta bigarrena 12:00etan. Prezioa pertsonako 4 eurokoa da helduentzat eta 2 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da.

Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu eta musukoa (maskarila)  norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus