Atrás Mitologia orientazio-jolasa Barandiaran Museoan (martxoak 13)
Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.
Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolas bat eskaintzen du, eta martxoaren 13an aukera egongo da berriz parte-hartzeko, Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izango da.
Hitzordua goizeko 11:30etan izango da Barandiaran Museoan bertan. Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta indarrean dauden COVID-19 aurkako prebentzio neurriak hartuko dira.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus