Atrás Oieleku, mairubaratzeen bila

12 / 11 / 2023
Oieleku, mairubaratzeen bila

Aiako harriko natura-parkeko paisaiak zirraragarriak dira. Edertasunaz gainera, badute, ordea, beste ezaugarri aipagarri bat: ondare naturalaren eta kulturalaren arteko lotura zatiezinaren berri ematen digute. Hain zuzen, naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanak denboraren buruan paisaia gizatiartuak sortu ditu, kultura-paisaiak alegia.

Oieleku ingurua, Oiartzungo beste parte asko bezala, kultura-paisaia baten adibide garbi-garbia da. Lehenik eta behin, mendiko larreak ditugu, alderdi horretan abeltzaintzak izan duen eta oraindik duen garrantziaren adierazle. Belardietan zenbait mairu-baratze edo cromlechak ikus daitezke. Baina batez ere, paisaia hauek  mito eta kondaira ugariren iturri izan dira: mairuak, intxisuak…asko dira inguru hauetan murgildu diren pertsonaia mitologikoak…

Oieleku inguruaz gozatzeko eta han dagoen ondarea hobeki ulertzen laguntzeko, azaroaren 12an (igandea), Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak irteera gidatua antolatu du. Ibilbidea laburra eta nornahik egiteko modukoa da. Hala ere, oinetako erosoak eramatea komeni da. Helburua ez da asko ibiltzea, gauzei erreparatuz eta gidariaren azalpenenen laguntzarekin, kondaira betetako paisaian murgiltzea baizik. Hamaiketakoa egiteko tartea egongo da.

Goizeko 10etan hasiko da (Oiartzungo) Kausoko aparkalekutik eta 12:30etan amaituko da toki berean. Prezioa 6 €-koa da 12 urtetik gorakoentzat eta 4€-koa 12 urtetik beherakoentzat. Aurrretik erreserbatzea beharrezkoa da. 

Informazio gehiago: 943 49 50 69 / 688 89 50 68

arditurri@gipuzkoantura.eus