Atrás Pagoeta, narrasti eta anfibioen paradisua

14 / 04 / 2024
igelaren argazkia

Aurreko jardueretan asko goxatu genuen putzuz putzu eta harriguneetan animalia bitxi bezain eder hauek bilatu eta ezagutzen: apo arrunta, baso igel gorria, txantxiku arrak beraien arrautzak bizkar gainean zituztela, uhandreak, arrabioak, ziraunak,sugandilak...denetarik ikusi genuen. Aurten ere errepikatzea pentsatu dugu gure adituekin, Ander Izagirre eta bere lagunekin.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, zailtasunik gabea da. Animatu eta etorri Pagoetako natura parkean dauden anfibio eta narrastiak ezagutzera!

Ordutegia: 10 - 13h

Prezioa: helduek 6 euro eta haurrek 4 euro

Abiapuntua: Iturraran Parketxea

Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoanatura.eus