Participantes
La 19ª Feria de Plantas de Colección expondrá colecciones de especies de todo el mundo.
50 viveristas procedentes de Francia, España y País Vasco mostrarán y pondrán a la venta sus ejemplares el 29 y 30 de abril.
La Feria volverá a ofrecer una oportunidad única para conocer y adquirir plantas y flores de todos los continentes. Los viveristas participantes mostrarán y pondrán en venta sus ejemplares y semillas más preciadas. A pesar de que la mayoría de las especies expuestas suelen ser desconocidas en nuestro entorno, es posible cultivarlas fácilmente en nuestros jardines y balcones.

Historia
Duela ia 20 urte hasi ginen lanean, lehenbizi landare apaingarriekin eta gero landare usaintsu, sendagarri eta sukaldean erabili daitezkeenekin. Gaztarotik gabiltza haziak berreskuratzen, hasieran baratzeko landareen haziak berreskuratzen hasi ginen eta ondoren landare basatienak.
Laborantza metodoak aldatuz joan gara. Nekazaritza tradizionalarekin hasi eta nekazaritza ekologikora egin genuen salto, ondoren nekazaritza sinergikora eta, azkenik, biodinamikara. Naturara zor diogun begiruneak eragindako progresio naturala izan da gurea.
Zergatik
Gure eguneroko lana antzinako barietateen haziak kontserbatu eta berreskuratzean datza eta baita sendabelarren, sukaldareko erabiltzen diren landareen eta landare usaintsuen bildumak sortu eta mantentzea ere.
Lurrarekin, haziekin eta landareekin egindako ikerketa-lan sakona eginaz garatzen dugu proiektu hau. Honi esker, gure intsumoak nola sortu, landare batzuek besteak nola sendatu ditzaketen, baita pertsonei eragiten dizkieten gaixotasunak sendatzeko baliogarriak izan daitezkeen edota beste laborantza batzuen propietateetan eragin dezaketen edo ez (lurrinak, zaporea, mantenugaiak, etab.) ikertu dezakegu.
Barietateak
Belar usaintsu ugari ditugu, besteak beste, erromeroa, ezkaia, albahaka, salbia, oreganoa, perrexila, martorria eta menda. Horien eta beste batzuen artean, era askotako barietateak eskaintzen ditugu.