Programación de otoño en los parketxes de Gipuzkoa

17 / 09 / 2021
udazkeneko egitaraua

Udara bukatzen ari da eta udazkena gainean dugu; urtaro zoragarria gurean.

Basoak gorriz janzten hastearekin batera lurrak emandako fruituak jasotzeko unea iristen da.

Hego-haizea, hegaztien joan-etorria…, a zer nolako bizipen festa!

Horretaz guztiaz Gipuzkoako lau natura-parkeetan gozatu nahi baduzu, hemen gauzkazu, esanera.

Emaguzu zure asmo eta nahien berri eta elkarrekin joango gara atsegin horien guztien bila.