Atrás San Gregorioko Errotatxok eta Zerrategiak arbasoen ahotsa dakarte errekan behera
Barandiaran Museoa, Larruntza multzo hidraulikoaren barruan altxatzen da. Museoa kokatzen den eraikinaren erabilera guztiz aldatu den arren, multzoaren barruan, eraikin gehiago egon ziren. Errotatxo izeneko ondoko eraikin txikia adibidez, oraindik ere martxan jarraitzen du. Errota eta zerrategia ikusi daitezke bertan.
Aspaldiko kontuak ematen dute, baina gure aiton amonen urtetaraino iraun duten lanak dira. Gaur egun ohiturak deitzen ditugun hauek, bere garaian behar izan baitziren. Lan hauek jendeari helarazi nahian, eta ataundarren mantentze lanei esker, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera eskaintzen dugu astebururo Barandiaran Museotik.
Gara egunkariak, eraikin zahar honen inguruko erreportai polit bat idatzi du Errotatxo eta zerrategiaren aldeko lantaldearen eta Atauniker Kultur Elkartearen ahoz. Hementxe duzue lotura digitalean: