null Gautxoriak berriro aske hegan ekainaren 11an eta 12an

02 / 07 / 2020
gautxoriak askatzen

Ekainaren 11ean eta 12an, gure inguruan bizi diren gautxori espezie berezi bat hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Barandiaran Museoan (ekainak 11) eta Iturraran Parketxean (ekainak 12). Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak askatuko dira bertan. 


Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Arrano etxean egiten duten lanaren ingurukoak ere. 


Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hitzordua gaueko 21:00ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du. 


Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Musukoa (markarilla) eramatea ere nahitaezkoa izango da, nahiz ahal den guztietan segurtasun-distantzia mantenduko den. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta pertsonako 3 eurokoa da tarifa. 


Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

EKAINAK 11, ostirala. Barandiaran Museoa (Ataun)

EKAINAK 12, larunbata. Iturraran Parketxea (Aia)