Atrás Txori-kantuak ezagutzeko ibilaldiak Gipuzkoako natura-parkeetan

02 / 04 / 2022
txoriak 2022

Txoriek beraien artean komunikatzeko gure belarriak horrenbeste goxatzen dituzten kantuak erabiltzen dituzte. Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu berriz ere Gipuzkoako bi parketxeetan. Lehen hitzordua Arantzazu parketxean izango da apirilaren 2an, larunbata, goizeko 10etan. Bigarren saioa Iturraran parketxean izango da apirilaren 9an hain zuzen ere ordu berdinean.

Ibilaldiak zailtasunik gabekoak izango dira eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olano adituak.  Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, parketxe barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak ekartzea gomendatzen da. 
 
Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Indarrean dauden Covid-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

arantzazu@gipuzkoanatura.eus 
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus