null Txori kantuak ezagutzeko saio bereziak Iturraran Parketxean eta Anduetza Parketxean

12 / 05 / 2021
txori kantuen kartela

Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, a ze zalaparta dabilkiten Iturraran eta Anduetza inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? Zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina den Mikel Olano aditua izango dugu gurean.

Iturraran Parketxean eta Anduetza Parketxean burutuko dira ekintza berezi hauek. 

Animatu eta etorri gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzera!

Informazioa eta erreserbak: 

Maiatzak 22: Iturraran Parketxea - iturraran@gipuzkoanatura.eus  -  943 83 53 89

Maiatzak 29: Anduetza Parketxea - anduetza@gipuzkoanatura.eus - 943 80 21 87