Atrás Yoga familian eta naturan Iturraran Parketxean Urriaren 21ean

21 / 10 / 2023
kartela yoga familian

Guraso eta ume, tarte dibertigarria pasa eta denen arteko konexioa sendotzeko aproposa da ekintza hau.

Horrelako jarduerek onura ugari dituzte: kontzentrazioa hobetu, forma fisikoa landu, sormena garatu, estresa murriztu, konfidantza areagotu elkarlana sustatu eta egoerak gestionatzen ikasten da besteak beste.

Ordu eta erdiko saioa izango da eta Asanak, bikotekako akrobaziak, kolunpio sekuentziak eta Pranayama teknikak landuko dira Adarabar elkartekoekin. 

  • Non: Iturraran Parketxea. Eguraldia lagun bada kanpoan burutuko da.
  • Ordua: 11:00-12:30
  • Prezioa: 12€ helduak, 10€ (3-9 urte)

Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 - iturraran@gipuzkoanatura.eus