Agenda

Natura Eskapu jolasa: Frai Bartolomeren misterioa

Anduetza (Aizkorri-Aratz)

17 Urr.

Natura Eskapu jolasa: Frai Bartolomeren misterioa - Urria

Bartolomeren misterioa argitzera ausartzen zara?

Irakurri gehiago
Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak

Arantzazu (Aizkorri-Aratz)

17 Urr.

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ARANTZAZU PARKETXEAN

Badato aurten ere Marimunduko pertsonaia mitologiko gehiagorekin

Irakurri gehiago
Oieleku

Arditurri (Aiako Harria)

25 Urr.

Oieleku, Mairubaratzeen bila - Urriak 25

Aiako Harria natura-parkean barrena, natura, paisaia eta mitologia uztartuz familian goiz ederra pasatzeko aukera.

Irakurri gehiago
Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak

Barandiaran (Aralar)

18 Urr.

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak BARANDIARAN MUSEOAN

Badator aurten ere Marimunduko pertsonaia mitologiko gehiagorekin

Irakurri gehiago

Iturraran (Pagoeta)

03 Urr. 13 Abe.

Udazkeneko altxorrak, orientazio jolasa familian Iturrarango Lorategi Botanikoan - Larunbat, igande eta jaiegunetan

Iturrarango Lorategi Botanikoan naturaz gozatuz

Irakurri gehiago
urri 25 kob

Lizarrusti (Aralar)

25 Urr.

Sartu kobara! - Urriak 25

Murgildu Aralarren eta bizi esperientzia espeleologiko txiki bat familian

Irakurri gehiago

Azken berriak

2026/10/06

Miru beltzak, amiamokoak eta sareak

Hirurogeita hamabost pertsona baino gehiago elkartu dira Oiartzunen «hegazti askatzean» parte hartzeko

Lurralde Oreka Berdea departamendua.

(Arditurriko parketxea, 2026/10/05). Asmoa miru beltz (Milvus migrans) bat eta amiamoko zuri (Ciconia ciconia) bat askatzea zen, baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basabizi zentroko teknikariek hala eskatuta, azkenean, amiamokoa ez zen Arditurrin jaregin, beste toki batean (Plaiaundin) baizik.

Aurreko egunetan, eguraldiaren iragarpenak eragindako zalantzak zirela-eta, saioa bertan behera uztekotan egon ginen, baina, azkenean (zorionez) aurrera egitea erabaki genuen. Ez gara damutu!

Joan den igandekoa bezalako saioak urre gorria dira, arrazoi askorengatik. Batetik, erakusten dutelako gipuzkoarrok gero eta sentikortuagoak gaudela gure faunaren zaintzan, maizenik, herritarrek ematen baitute zaurituriko hegaztiren (edo beste animaliaren) bat agertu delako berri.

Bigarrenik, Foru Aldundiaren Basabizi zentroaren lana azaleratzen dutelako. Egin kontu: miru beltza irailaren hasieran aurkitu zuten Oñatin, buruan kolpe larri batekin eta zeharo deshidratatuta; amiamokoa, berriz, Legorretan jaso zuten abuztuan, hura ere buruko kolpe batekin eta alanbre zatia irentsita. Urnietako Arizmendi baserrian den basa-fauna berreskuratzeko zentroan lan egiten duten albaitari eta biologoen lana, eskertzekoa ez ezik, txalotzekoa ere bada. Urtean zazpiehun animalia baino gehiago hartzen dituzte (gehienak hegaztiak). Bada zerbait!.

Gauza bera Aldundiko Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusiko Basa animaliak eta Landareak zerbitzuko teknikariez eta basozainez denaz bezainbatean: ezin hobe azaldu zizkieten azaldu beharreko jakingaiak saiora gerturatu zirenei. Esker mila anitz, Iker, Josema eta Alain.

Eta, buruenik, noski, herritarren erantzunarengatik, ez baita ohikoa natura heziketa helburu duen jarduera batean hainbeste jendek parte hartzea, arretaz, jakin-minez, harriduraz eta pozaren pozen parte hartu ere.


 

Izen zientifikoak adierazi bezala (migrans) miru beltza hegazti migratzailea da, negua hegoaldeko epeltasunean igarotzea atsegin zaiona; amiamokoek ere bai, denbora joanetan. Izan ere, Aldundiko teknikariek esan digutenez, azkenaldian, gazteak besterik ez dira hegoaldera joaten negua pasatzera, hemen gero eta eguraldi epelagoa daukagulako eta ez dutelako izaten janari faltarik. Eragin eta bizi dugun aldaketaren lanak eta ondorioak.

Amiamoko izenaren lehen osagaia: amiama/o omen da, ‘armiarma’, alegia; hori diote Koldo Mitxelenak eta. Gauza ezaguna da armiarmek, jariatzen duten gai likatsuaz, zetazko sarea, amarauna, egiten dutela.Axularrek azpiko pasarte eder hau idatzi zuen 1643an, Gero liburuan:

Gure asmoa ere hori da: herritarrekin, erakunde publikoekin eta gurekin batera bizi diren animaliekin sarea ehuntzea. Gai eztabaidatua da, iritziak bereiz dabiltza, baina, dena ondo kontatzeko, –zuen ogibidearengatik– eskuetan zauriak maiz egiten zituen aitona batek behin esan zigun ez dagoela armiarma sarea bezalakorik odoljarioa eteteko eta larruazaleko irekidurak gaiztotu ez daitezen.

Ea Oiartzungoa bezalako saioetan parte hartzen ari diren pertsona eta eragile guztiekin ehundutako sareak naturari eragindako zauriak sendatzen laguntzen duen, denon hobe beharrez.

 

Ezagutu Gipuzkoako ibilbideak eta natura

Ibilbideen bilateka aurreratua

Debagoiena

Goierri

Donostialdea

Oarsoaldea

Bidasoaldea

Debabarrena

Urola

Tolosaldea

Baliabideak

Anduetza parketxea

Anduetza parketxea

Arantzazu parketxea

Arantzazu parketxea

Arditurri parketxea

Arditurri parketxea

Barandiaran museoa

Barandiaran museoa

Flyschenea

Flyschenea

Iturraran parketxea

Iturraran parketxea

Lizarrusti parketxea

Lizarrusti parketxea

Agorregi

Agorregi

Arantzazu aterpetxea

Arantzazu aterpetxea

Lizarrusti aterpetxea

Lizarrusti aterpetxea

Anduetza parketxea

Anduetza parketxea

Arantzazu parketxea

Arantzazu parketxea

Arditurri parketxea

Arditurri parketxea

Barandiaran museoa

Barandiaran museoa

Flyschenea

Flyschenea

Iturraran parketxea

Iturraran parketxea

Lizarrusti parketxea

Lizarrusti parketxea

Agorregi

Agorregi

Arantzazu aterpetxea

Arantzazu aterpetxea

Lizarrusti aterpetxea

Lizarrusti aterpetxea

Natura-ondarea eta baliabideak