"Dar-dar" eta "Anderea" filmak Ataungo Herri Antzokian (urriak 30)

2021 / 10 / 30
filmak

Urriak 30, larunbata, 18:00tan. Herri Antzokia

FILMEN PROIEKZIOAK “DAR_DAR” eta “ANDEREA” .

DAR-DAR laburmetraia (10’) Barandiaranek jasotako euskal mitologiako legenda bat da. Paul Urkijo da bere egilea eta munduan zehar sari eta errekonozimendu asko jaso ditu.

ANDEREA (78’) euskal mitologiaren ardatz nagusiari buruzko dokumentala da, MARI jainkosari buruzkoa. Yolanda Mazkiaran altsasuarrak egindakoa. MARI, naturaren pertsonifikazioa da. Dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoren dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsura gerturatuko gaitu. 
 

Izen emateak: Jentilbaratza K.E.