Atzealdea "Iparra galdu gabe" Arditurri parketxean (Oiartzunen)
Azaroan ere aukera gehiago eskainiko dira orientazio jolasarekin gozatzeko Arditurri parketxean.
Azaroko igandeetan, goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar barreiatuz bisitariak froga desberdinak bilatu beharko dituzte “Iparra galdu gabe” ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz. Anima zaitezte Aiako harria Natura-Parkean barna ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!
Jarduera guztietan Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.
Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu.
Eraman musukoa (maskarilla).