Atzealdea "Iparra galdu gabe" urtea amaitu arte
Urtea modu dibertigarri bezain interesgarrian amaitzeko “Iparra galdu gabe” orientazio jolasa eskaintzen jarraituko dugu Arditurri parketxean.
Abenduko igandeetan, goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar barreiatuz bisitariak froga desberdinak bilatu beharko dituzte “Iparra galdu gabe” ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz. Ingurunearekin bat egiteko eta aglomerazioak saihesteko jarduera benetan aproposa.
Anima zaitezte Aiako harria Natura-Parkean barna ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!
- Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo, txanda bakoitzean gehienez 6 pertsona)
- Abiapuntua: Arditurri parketxea (2km inguruko ibilbidea)
- Hizkuntza: elebiduna
- Prezioa: 3€ (famili ugarian kide bat doan)
Jarduera guztietan Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.
Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dugu.
Eraman musukoa (maskarilla).
Informazio gehiagorako sakatu hemen.
Informazioa eta erreserbak:
Arditurri parketxea
943 49 50 69 – 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus