Atzealdea "Jentilen lurraldean iparraren bila" abenduan ere
2020 / 12 / 13
Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko aukera egongo da abenduko lehen hiru igandeetan. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izango da.
Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da goizeko 11:30etan. Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta COVID-19 aurkako prebentzio neurri guztiak hartuko dira.