Atzealdea "Pagoetako haginak" ibilbide berria Pagoeta Natura Parkean
Ibilbide horren bidez, bisitaria inguru horretan dagoen hagin (Taxus baccata) populazio handia ezagutzera animatu nahi da, baita koniferoen eta hostozabalen basoak ezagutzera ere. Azken horietako gehienak 1956tik aurrera egindako baso berritzeetatik datoz. Urte horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Laurgain finkako
Kontuan izan behar da orokorrean hagin populazio gazteak badira ere, populazio horien dentsitatea Iberiar Penintsula mailan potentzialtasun handieneko multzoetako bat dela.
Europako LIFE BACCATA proiektuari esker egin da lan hori. Proiektu horren helburua haginaren lehentasunezko habitata kontserbatzea eta zaharberritzea da. Gaur egun, mehatxatuta dago eta atzera egin du.
Proiektu horren barruan jasotako jarraibideetako bat aprobetxatu da: hau da, espezie berezi hau eta haren habitata berreskuratu eta modu natural eta jasangarrian babesteak duen garrantziaren inguruko dibulgazioa eta informazioa ematea, gizartea gai horrek duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko.
7 kilometroko luzera duen ibilbide zirkularra parke naturalaren iparraldeko isurialdetik edo Laurgainen isurialdetik igarotzen da.
Aiako herrian hasi eta amaitzen da, honako leku hauetatik igaroz: Aizkorteko-haitzako hagin basoa, Sagastizabalgo baserria eta pagadia, Beorbarroteko hagina (Gipuzkoan zuhaitz berezi izendatua) eta Elutsaundiko pagadia.
Ibilbide horretan zehar, zeharkatuko ditugu landaketetan erabilitako baso espezieetatik sortutako hainbat baso. Eta ikusiko dugu hagin eta gorosti oihanpearen agerpena edo garapena errazteko eta sortutako zuhaitz azalerak naturalizatzeko, egiten ari diren baso lanen emaitzak.