"Parketxeak Bizi" saio berria ikusgai

2021 / 10 / 07
bizi parketxeak

Ostegun gauero eskainiko den "Parketxeak Bizi" saio berriarekin Gipuzkoako 6 parketxeak gehiago ezagutzeko aukera izango da. Bertako altxorrak ezagutzera emateaz gain bertatik egiten den sentikortze lanaz hitz egingo dute bertako arduradunek.

Tokiko Telebistetan ikusi ahal izango dira saio hauek ostegunero, 22:00etan Goierri Telebistan (gitb.eus) eta 22:30ean 28 kanalean (28kanala.eus) hain zuzen ere. Erreportai osoak euren webguneetan egongo dira ikusgai baita ere Saioak atalean. 

Lehen erreportaia urriaren 7an ikusi ahal izan zen, ITURRARAN PARKETXEAri dagokiona (ikus laburpen bideoa). Datozen saioen datak ondorengoak dira:

Urriak 14: ANDUETZA PARKETXEA (ikus laburpen bideoa)

Urriak 21: BARANDIARAN MUSEOA (ikus laburpen bideoa)

Urriak 28: ARDITURRI PARKETXEA (ikus laburpen bideoa)

Azaroak 4: ARANTZAZU PARKETXEA (ikus laburpen bideoa)

Azaroak 11: LIZARRUSTI PARKETXEA (ikus hemen laburpen bideoa)