Atzealdea Abenduko zubian, etorri Arditurrira

2021 / 12 / 06
Bisitariak trenean

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.

Horrexegatik, abenduko zubian aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Hona hemen parketxearen ordutegia datozen egun horietarako:

Abenduak 3, 4, 5, 6 eta 8 10:00-14:00

Bideo “erromatar” berria ikusgai:

Abenduko lehen asteburua bideo labur bat estreinatzeko aprobetatuko dugu; bisitari guztientzat  “Arditurri 3” galeria erromatarraren bideoa jarriko dugu.

Abenduak 6 tren eskaintza

Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere abenduaren 6an, Arditurrira trenez hurbiltzeko urteko azken aukera izango da.