Atzealdea Aiako harria Natura-parkean eta lau haizetako parkean ibilbide gidatuak

2020 / 09 / 17

Bertako kultura ondarea eta bioaniztasun maila altua gida zerbitzu aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Bisita motak:

Añarbeko baso erreserba:
Euskal Herriko  ekosistema adierazgarrienetakoak eta hezegunetan ezkutatzen den bioaniztazuna ezagutuko dituzu.
Idoian (Susperregi) hasi eta paisaia irekiak preziatzeko aukeraz gain, Malbarzarko eta Pagosardeko hezegunetan aurki daitekeen fauna eta honen berezitasunak ezagutuko ditugu. Ibilbideak Pagadi ederretan barneratuko gaitu eta baso hauek gordetzen duten bioaniztasuna ezagutu ahal izango dugu. 

Datak: Abuztuak 15, irailak 5 eta 27 eta urriak 17 
Topalekua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua
Iraupena: 4 ordu

Aizpitarteko haitzuloetako aztarna paleolitikoak:
Denboran zeharreko bidaian, gure arbasoen bizimodua ezagutu ezazu.
Euskal Herrian aurkitutako Goi Paleolitiko lehen giza aztarnategi honetan, bisonteak, otsoak, elur-oreinak, oreinak, errinozeronteak eta hartzaren aztarna fosilak eta garai hartako gizakiek erabilitako harrizko aizkorak edo lantzak bezalako tresnak aurkituko dira.

Datak: Abuztuak 9, irailak 19, eta urriak 11 eta 24
Topalekua: Barrengoloiako informazio bulegoa
Iraupena: ordu eta erdi

Lau Haizeta Parkea eta monumentu megalitikoak:
Zatoz prehistorian egiten ziren hilobiratzeak ezagutzera.
600 ha-ko naturgune babestu honetan Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dugu, bertan lehen gizakiek hildakoei eraikitako monumentu desberdinak aurkituko ditugu: trikuharriak eta tumuluak. San Marko eta Txoritokieta gotorleku militarren inguruko basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu. 

Datak: abuztuak 1 eta 23, irailak 13, eta urriak 3
Topalekua: San Marko Gotorlekua
Iraupena: 3 ordu

Datu orokorrak
Prezioa: 2 € (>16 urte), 1€ (7-16 urte), 6 urte beherakoentzat doan
Irteera ordua: 10:00etan
Taldea: Gutxienez 4, gehienez 9

Informazio gehiago eta erreserbak:

Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen, 3
20100 Errenteria
Gipuzkoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Esteka: http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/informazio-praktikoa/gaurkotasuna/berriak/5451-comienzan-las-visitas-guiadas-al-pn-y-zec-de-aiako-harria-y-al-parque-de-lau-haizeta-2.html