Atzealdea Aitzulo: txango gidatua familientzat

2024 / 05 / 19
Aitzulo: txango gidatua familientzat

Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira; horien artean dago Aitzulo. Kareharri hau Kretazeo garaian sortu zen (orain dela 120-115 milioi urte), Euskal Herria ur azpian zegoenean. Plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz, arroka horiek altxatu eta gaur egun ezagutzen ditugun mendien arbasoak sortu ziren. Baina nola sortu da Aitzulo? Gezurra badirudi ere, ura izan da gaur egun ikusi dezakegun formazio geologiko berezi hori sortu duen artista, beste fenomeno natural batzuen laguntzaz, noski! 

Oraindik ez duzu ingurune hau ezagutzen?  Bada, Arantzazuko parketxeak antolatutako ibilbide gidatuan aukera paregabea duzu maiatzaren 19an Aitzulo eta bere inguruez gozatzeko zein Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiaren sorrerari eta bertan aurkitu daitekeen biodibertsitateari buruz gehiago jakiteko. Zure jakin-mina ase nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri txangora!