Atzealdea Aitzuloko begia
2023 / 07 / 09

Aizkorri-Aratz natura-parkeak txoko harrigarriak gordetzen ditu bere baitan. Horien artean dago Aitzuloko begia, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat. Begi-nini itxura duen haitzulo hau, haranera hurbiltzen den tunel erraldoi bat da. Oraindik ingurune hau ezagutzen ez duzula? Bada, aukera paregabea duzu uztailaren 9an Aitzuloko begiaz eta bere inguruez gozatzeko, Arantzazu parketxetik antolatutako ibilbide gidatuan.