Atzealdea Aizkorri magaleko lur-jauziaren gainetik

2023 / 04 / 05
Aizkorri magaleko lur-jauziaren gainetik

Aizkorriko magalean 2020. urtean lur-jauzi bat izan zen, Zegamako herritik bertatik gaur oraindik ikusi daitekeena. Egun batetik bestera 6ha inguru lur mugitu ziren maldan behera eta hurrengo asteetan errekak 10t sedimentu garraiatzen zituen eguneko, lur-jauziaren eragina 15km-tara dagoen Beasain herrian ere nabarituz.

Txango gidatu honetan, lur-jauziaren gainetik ibiliko gara atondu den bide bakarrenetik eta lekuko ezaugarriak aztertuz gertatukoaren zergatia argitzen saiatuko gara. Bertan dauden arroken bitartez, 2020. urtean izandako lur-jauziaren eta Aizkorriko mendizerraren historia geologikoa ezagutzera emango da.