Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Aleka Haziak

Aleka haziak

Miguel (Kelo) Arribas

Leunda Berri Baserria 20739 Beizama. Gipuzkoa

alekahaziak@gmail.com

+34633797639

Espezialitatea

Baratzako Euskal Herriko Hazi Ekologikoak

Historia

Haziak Alekaren erdigunea dira, eta bertako haziak era ekologikoan ekoiztea, zaintzea eta gordetzea dugu helburu nagusietako bat. Horretarako, hazien ugalketa eta ekoizpena profesionalizatuko duen egitura sortu nahi dugu, ekimenari egonkortasuna eta sendotasuna eman nahian. Halaber, hazien ekoizpen eta merkaturatzerako baserri arteko sarea ere osatu nahi dugu. Horrela, dagoen hazien beharra asebete, landatutako bioaniztasunaren zaintza bultzatu, eta baserritarren eskura hazi libreak jarri nahi ditugu.

Zergatik

Haziak oroimen-ontzi txikiak dira.

Gure oroimen biokulturalaren kontakizuna dute beraien baitan eta, haziekin lan eginda, ahaztutako historiaren zati bat berreskura genezake.

Haziek, berez, bizidun berriak sortzeko gaitasuna dute.

Eta gizartearen eraldatze-prozesuak sorrarazteko ahalmena ere badute, nekazaritza eta elikadura oinarri hartuta.

Barietateak

Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da, hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa nahiz kulturala inposatzen baitizkio gure nekazaritzari. Alternatiba hori eratzeko, Alekak:

Landaketen bioaniztasuna sustatzen du gure lurraldean, bertako nekazaritza- eta kultura- baldintzetara espezifikoki moldatutako hazi-barietateak merkaturatuz.

Artisau eran ekoitzitako haziak eskaintzen dizkie amateurrei nahiz profesionalei. Haziak Euskal Herriko ustiapen agroekologiko txikietan ekoizten dira baserritar sare antolatu baten baitan.

Zuzeneko merkaturatzearen alde egiten du, gertuko kontsumoaren bidez, konfiantzazko lotura eta harreman berriak sor daitezen hazi-ekoizleen eta gure lurraldeko nekazaritza sektorearen zein amateurren artean.

Elikadura burujabetza sustatzen du agroekologiaren bidez, oinarritzat hartuta gertuko bezeroentzako haziak bertan ekoiztea.

Beste azokak

Zuzeneko salmenta guneak:

Gernika (Bizkaia), Leioa (Bizkaia), Garai (Bizkaia) eta Tolosako (Gipuzkoa) azoketan gaude.

Jasotako sariak:

  • Landaolako saria 2019
  • Urkome saria 2018

Multimedia