Atzealdea Udako altxorrak, orientazio jolasa familian

2025 / 07 / 01
Orientazio jolasa

Udan, asteartetik igandera, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutzeko aukera izango da. Orientazio mapa baten laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko. 

Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.

Aurrez erreserba egin behar da:  iturraran@gipuzkoanatura.eus