Atzealdea Animalia basatien bila Murgisarrira

2025 / 03 / 30
Animalia basatien bila

Naturan animalia basatiak ikustea ez da erraza izaten, baina horrek ez du esan nahi ez daudenik. Izan ere, zentzumenak erabiliz gero, gure ingurua haiek utzitako arrastoz beterik dagoela ohartuko gara. 

Aztarnak bakarrik ez; animalia basatiek mota guztietako arrastoak uzten dituzte: gordelekuak, ileak, hezurrak... besteak beste. Aztarren horiek izango dira bilatu eta aurkituko ditugunak, arrasto txikiena barne. Hain zuzen, basoan tamaina guztietako animaliak bizi dira. 

Ibilbidean zehar, intsektu txikienetatik hasita ugaztun handienetara hainbat espezieren bitxikeriak eta arrastoak azalduko ditugu. Murgisarriko basotxora iritsitakoan zuhaitz artean ibiliko gara, astiro, isilik, zentzumenak erne, arrastoren bat aurkitu zain. 

Anduetza parketxeak plazaratzen duen jarduera berezi berria da honakoa. Familian animalia basatiek basoan eta naturan uzten dituzten seinaleak ezagutzera ematea da helburu nagusia; ondoren, familia bakoitzak bere herri inguruko natura-guneetan bilaketa hau praktikan jartzeko aukera izateko. 

Martxoaren 30ean izango da hitzordura, goizeko 11etan. Helduentzako prezioa 6 eurokoa da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 eurokoa. Ibilaldiak badu zailtasun pixka bat Murgisarriko desnibela dela eta; hortaz, 5 urtetik beherakoentzat ez da egokia. Izena aurrez ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak baitira.