Ezagutu gure Parketxeak
Parketxe Sarea osatzen duten parketxeen bitartez, ingurumen-hezkuntza, natura-ingurunearen ezagutza, naturarekin lotutako natur zein hezkuntza-jarduerak sustatu nahi dira, betiere ingurumenarekiko errespetuzko balioak bultzatuz. Gainera, Gipuzkoako Parke Naturalen egoeraren jarraipena burutzeko ikerketa-proiektuak aurreikusten dira.
Atzealdea Arantzazu (Aizkorri-Aratz)
Arantzazu parketxea
Parketxea Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, izen bereko santutegian.
Hiru solairutan banatuta, natura-parkeko osagai aipagarrienak ezagutzera ematen ditu, hala nola, paisaia karstikoak, pago motzak, abeltzaintzaguneak... Horretarako, maketa erraldoia, teknologia berriez hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak nahiz euskarri interaktiboak daude.

Arantzazuko parketxearen kanpoko aldea

Urkilla-Elgea mendi lerroaren ikuspegia

Arantzazuko Santutegia

Ikastetxe baten bisita Arantzazuko parketxera

Arantzazuko ibilbide baten argazkia
Parketxearen atzeko aldetik Arantzazuko ibilbide irisgarria irteten da, herritar guztiek, urritasunen bat dutenek barne, Aizkorri-Aratz natura-parkea eta haren ezaugarriak ulertzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen, 1,6 km-tan zehar bi metroko zabalerako pasealekua dago, hormigoizko lurzoruarekin eta ikusmen ezintasuna dutenentzat pista distalarekin. Ibilbide osoan eserlekuak eta plataformak daude, baita ere hesi babesgarriak. Berebat, han hemenka, informazio panelak, behatokiak eta animalien maketak daude, ukimen bidez bertako natura ezagutzeko aukera ematen dutenak.
Hezkuntza Programa
Arantzazu parketxean Aizkorri-Aratz natura-parkeko ondarea oinarri duten jarduerak antolatzen dira, herritar guztientzat egokituak. Ingurunearen berri emateaz gainera, gizakia nola bizi izan den eta nola lan egin duen azaltzen dute. Honatx hezkuntza eskaintza:
Jarduerak
Aizkorri-Aratz paisaien edertasunarengatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aberastasunarengatik nabarmentzen da, baina Historiaurretik atzo arte gure arbasoek utzitako hainbat aztarna eta istorio ezagutzeko parada ere ematen du. Hona hemen zenbait adibide:
-
TAILERRA: Talo tailerra
Euskal Herrian jaki tradizionalik bada, hori arto-irinezko taloa da. Tailer honetan ohitura zahar hau berreskuratuko dugu, eta taloa nola egiten den ikasiko dugu modu parte-hartzailean. Parte-hartzaile bakoitzak bere taloa prestatuko du eta dastatu.
- Iraupena: 1 - 1,5 ordu
- Helduak: 6 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
- Taldeak (25tik behera): 125 €
-
JOLASA: Altxor galduen bila
Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar orientazio-jolas dibertigarri batean murgilduko gara. Mapa bana eskuetan hartuta, hainbat pista eta sekreturen bila ibiliko dira parte-hartzaileak, orientazioaren oinarrizko teknikak ikasten dituzten bitartean.
- Iraupena: 1,5 ordu
- Helduak: 6 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
- Taldeak (25tik behera): 125 €
-
JARDUERA BEREZIA: Pottokaleku. Non dira pottokak?
Pottokalekuko Interpretazio Zentroan euskal zaldi arraza berezi hau gertutik ezagutuko dugu. Pottoken historia eta bitxikeriak ezagutzeaz gain, haiekin kontaktua egiteko aukera izango da: orraztu, laztandu, jaten eman, gidatu eta etxeko txikiek gainean ibiltzeko aukera ere izango dute.
- Iraupena: 2 ordu inguru
- Helduak: 17 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 13 €
- Taldeak (25tik behera): 375 €
-
TXANGO GIDATUA: Gomiztegi. Gaztagintzaren sekretuak
Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren eta artzaintzaren mundua ezagutuko dugu. Gomiztegiko baserria bisitatu, artzain-txakurren erakustaldia ikusi eta Arantzazuko gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu.
- Iraupena: 3 ordu inguru
- Helduak: 13 €
- Haurrak (12 urtez azpikoak): 7 €
- Taldeak (25tik behera): 250 €
-
TXANGO GIDATUA: Pago motzen sekretuak
Iturrigorriko basotik barrena Urbiaraino egingo dugun ibilaldian, Arantzazuko ondare natural eta kultural berezienetako bat ezagutuko dugu: pago motza. Mendeetan zehar artzainek eta ikazkinek zuhaitz hauek baliatu zituzten egurra, ikatza eta bestelako baliabideak lortzeko.
- Iraupena: 4 ordu
- Helduak: 7 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
- Taldeak (25tik behera): 137.5 €
-
JARDUERA BEREZIA: Sai arreak behatu
Aizkorri-Aratz Natura Parkean Gipuzkoako sai arre koloniarik handiena bizi da. Jarduera honetan hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak ezagutuko ditugu, lehenik hitzaldi labur baten bidez eta ondoren teleskopioz behaketa eginez.
- Iraupena: 1,5 ordu
- Helduak: 6 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 4 €
- Taldeak (25tik behera): 125 €
-
BISITA GIDATUA: Arantzazu Parketxearen bisita gidatua
Arantzazu Parketxeak Aizkorri-Aratz Natura Parkearen natura- eta kultura-ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bisita gidatuan natura parkearen balio nagusiak, bertako fauna eta flora, artzaintzaren garrantzia eta Arantzazuko ingurune bereziaren ezaugarriak azalduko dira.
- Iraupena: 1,5 ordu
- Helduak: 4 €
- Haurrak (3-12 urtekoak): 3 €
- Taldeak (25tik behera): 87.5 €
Kokapena
Parketxea Arantzazuko santutegiko Gandiaga Topagunea II eraikinean aurkitzen da. Oñati udalerria Gipuzkoako hego-sartaldean dago, Debagoiena eskualdean. Gipuzkoako udalerririk handiena da, guztira 108 kilometro koadroko azalera baitu. Arantzazu auzoa herrigunetik 10 km-ra dago.
- Helbidea
- Gandiaga Topagunea II, 20567 Arantzazu-Oñati (Gipuzkoa)
- ETRS89 koordenatuak
- X: 548801
Y: 4758758 - Harremanetarako
943 78 28 94
699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
Nola iritsi?
Donostia edo Bilbo aldetik iristeko, A-8 eta AP-1 autobideak har daitezke, hurrenez hurren. Gasteiz aldetik, berriz, AP-1 autobidetik etorri behar da; Arrasateko irteeran (16. irteeran) hura utzi, Bergara norabidean aurrera egin eta San Prudentzioko biribilgunean GI-2630 hartu behar da, Oñatirantz. Hemendik Arantzazuko santutegiko norabidea jarraitu, 10 km-ko igoeran. Arantzazun, aparkalekuaren gaineko aldean dago Gandiaga Topagunea II.