Atzealdea Arantzazuko altxor galduaren bila

2024 / 04 / 28
Orientazio jolasa familian

Arantzazu Parketxea da ibilbide irisgarriaren hasiera. Hainbat altxor eta sekretu daude bidean ezkutatuta. Familian, inguru honetako paisaia zoragarrian murgilduko gara mapa baten laguntzaz. Orientazioari buruz gehiago ikasteaz gain, familian jolasteko eta gozatzeko aukera izango dugu. Egun honetako erronka bidezidor irisgarrian hainbat pista aurkitzea izango da.

Ekitaldia Arantzazu parketxean hasiko da 11:00etan, ordubeteko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da. Helduentzako prezioa 5 €-koa da eta 3-12 urte bitarteko haurrentzakoa 3 €-koa. Aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago eta erreserbak:

arantzazu@gipuzkoanatura.eus

943 78 28 94/699 335 183