Atzealdea Arantzazuko altxor galduen bila

2024 / 12 / 22
Asteburu oro

Arantzazuko Parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, haien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik. Igandean, abenduaren 22ean, Arantzazuko parketxeak “Arantzazuko altxorren bila” jarduera antolatu du. Honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da egun honetako erronka.

Asteburu oro antolatzen den jarduera berezia da hauxe. Honetaz gain Arantzazu parketxearen bisita gidatua ere egin dezakezue. Animatu!