Atzealdea Arantzazuko altxor galduen bila

2025 / 09 / 28
Arantzazuko altxor galduen bila

Orientazio jolasa familian ibilbide irisgarrian zehar.

Arantzazuko Parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, haien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik. Abuztuaren 2an eta 3an, Arantzazuko parketxeak “Arantzazuko altxorren bila” jarduera antolatu du. Honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da egun honetako erronka.

Honetaz gain Arantzazu parketxearen bisita gidatua ere egin dezakezue. Animatu!