Atzealdea Arantzazuko altxorraren bila, ekainak 11

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.
Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da, amaiera 12:30tan izango delarik. Prezioa pertsonako 5 eurotakoa da baina 12 urtetik beherakoentzat 3 eurokoa. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus