Atzealdea Iparra galdu gabe Arantzazu Parketxean
Arantzazu parketxean dago ibilbide irisgarriaren hasiera. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Parte-hartzaileei telefono mugikorrera bidaliko zaien mapa hartuta, familian, altxor horien bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik.
Orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.
Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazu parketxean da, amaiera 12:30ean izango delarik. Prezioa pertsonako 3 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Covit-19aren loturiko osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko dira, segurtasun-distantziak mantenduko dira, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskainiko da ta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.