Atzealdea Arantzazuko aterpetxeak ateak ireki ditu

2021 / 06 / 01
aterpetxea

Ekainaren 1etik aurrera ireki ditu berriro ateak Arantzazuko aterpetxeak (Oñati). Aterpetxea Arantzazu Gaur Fundazioarena da eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioari utzi zion hark kudea dezan.

Kokatuta dagoen eraikina Arantzazuko Frantziskotarren Komunitatearena da eta 2017an berritu egin zuten Arantzazu Gaur fundazioak hala bultzatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Korporazioak, Kutxa Fundazioak, Oñatiko Udalak eta Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak osatzen duten aipatutako fundazioa.

Euskadiren bihotzean dago, Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik ordubetera, eta Aizkorri-Aratz parke naturalaren erdi-erdian. Natura, historia, kultura, artea eta espiritualtasuna elkartzen diren gune magikoa da. 

Honako hauek izango dira Arantzazuko aterpetxearen bezero nagusiak:
-    Hezkuntza-programak garatu nahi dituzten eta egonaldia ere eskaini nahi duten ikastetxeak.
-    Erromesak (taldeka zein banaka).
-    Natura maite duten familiak.
-    Parkean zehar ibilbidea egin nahi duten mendiko taldeak.
-    Ingurune lasai eta naturalean jarduerak egin ahal izateko tokia behar duten elkarte eta erakundeak.

Aterpetxeak 6 logela eta 56 tokiko guztizko edukiera ditu (orain erdira gutxitu behar izan da Covid-19ra egokitzeko protokoloa dela eta), eta hainbat zerbitzu eskaintzen du: wifia, aisialdirako gunea, behar bezala ekipatutako sukaldea eta pixkanaka egokitzen joango diren beste batzuk.


Ateri, ostalaritzako establezimendu eta ostatuen sarea

Gipuzkoako Parketxe Sarearen,  eskutik, ostalaritzako establezimenduen sarea, Ateri, arduratuko da Arantzazuko aterpetxea kudeatzeaz. Ateri, gizarteratzea eta lan-munduratzea helburu duen Suspertu enpresaren marka komertziala, EDE Fundazioan txertatuta da eta  ostalaritzako, turismo arloko eta gizarte mailako instalazioen kudeaketa eragingarrian lanean 15 urte baino gehiago daramatza lanean. Susperturen koordinatzailearen, Jon Basalduaren, arabera, “pandemiak zailtasunak eragin dizkigun arren, hazteko eta proiektu berriak irekitzeko gure estrategiarekin aurrera jarraitu dugu”.

ATERI sarean txertatutako gainerako proiektuak bezalaxe, honen helburua da kalitatezko zerbitzuak eskaintzeaz gain, enplegu inklusiboa sortzea, enplegagarritasuneko zailtasun iragankorrak dituzten pertsonei lan-merkatu normalizaturantz egin behar duten bidean laguntza emanez.


Arantzazu Aterpetxea: www.arantzazuaterpetxea.com
Informazio gehiago: arantzazu@ateri.net
Gandiaga eraikina, z/g 20567 Arantzazu