Atzealdea Arantzazuko XII. Mikopoteoa

Mikopoteo jardunaldiaren hamabigarren edizioa hartuko du Arantzazuk.
Perretxikoak gure basoetako altxor preziatuak dira, duten garrantzia biologikoaz ez ezik gozamen hutsa direlako gure mahai gainean. Aurtengo mikopoteo jardunaldian Esti Sarrionaindia Areitio (Euskal Herriko Unibertsitatea EHU/UPV) aditua izango dugu gure artean “Mikologiaren sustraietara: Mikopoteoa argitzen mikorrizen hitzaletik” hitzaldia ematen.
Aurten ere, azaroaren 15ean, berriz hartuko du Arantzazuk XII. Mikopoteoa. Mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia. 17:30etan emango zaio hasiera ekitaldiari, Gandiaga Topagunean. Hitzaldia 18:45ak bueltan amaituko da eta 19:00etan, Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai-Zabaletik Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela arte, eta handik, Goiko-Benta eta Sindikara. Mikopintxo bakoitzak 1,5€ -ko salneurria izango du, eta edaria ostatu bakoitzaren prezioen araberakoa izango da.
Arantzazuko XII. Mikopoteoa Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Parketxeak antolatu dute, eta laguntzaile izango ditu Oñatiko Udala eta Arantzazuko paraje ederreko Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeak.
Aisia, kultura, natura eta gastronomia uztartzen dituen ekintza honen hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldi honetan ere, mikologia gai interesgarriaren inguruan ikasiz, arratsalde entretenitu eta atsegina pasatzera gonbidatzen zaitugu Arantzazura!