Atzealdea Arditurri meategira bisita abian!
Arditurri meategia bisitatzeko aukera eskainiko da ekainaren 13tik aurrera
Arditurri parketxeak ateak berriz ireki zituen ekainaren 3an, eta oraingo honetan meategia zabalduko dugula jakinarazi nahi dugu. Erromatarren garaitik ustiatua izan den meategia, 1984. urtea bitartean egon zen mea ateratzen. Historia hori guztia azaltzeko larunbat honetan berriz ere ateak irekiko ditugu oinarrizko bisitarekin.
Oinarrizko Bisita honetan 200 metroko pasarela bat zeharkatzen da eta iluminazioak zein soinuek paper garrantzitsua dute; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.
Aurre erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta horretako Arditurri parketxera edota Errenteriako Turismo bulegora deitu ahal izango da.
Informazioa eta erreserba
Arditurri Parketxea 943 49 50 69
Errenteriako Turismo Bulegoa 943 49 45 21