Atzealdea Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera astebururo
Arditurri inguruan meatze paisaia erabatekoaz goza daiteke, oraindik ikusgai baitira zerura irekitako harrobiak, zabortegiak, ustiapen garaiko eraikinak etab. Baina, gizakiaren aztarna are nabarmenagoa da lur-azpian, kilometroak dituzten galeriak baitaude. 2.000 urtez jarraian ustiatu dira eta aurkitutako aztarnek agerian utzi dute, gainera, erromatarrak iritsi aurretik ekin zitzaiola mea ateratzeari.
Beraz, Aiako Harriaren ondarerik aipagarriena ezkutuan dago: geologia berezi batek sortu dituen mineralez jositako altxorra hain zuzen ere. Hauek gertutik ezagutu nahi dituzu? Meatzarien bizipenak berpiztu nahi dituzu? Astebururo izango duzu aukera. Zatoz Arditurriko Meategiak bisitatzera.
Informazio gehiago: http://www.arditurri.com/