Atzealdea Astronomia gaua Iturraranen Parketxean abuztuaren 14ean
Uda garaiko ikuskizunik magikoenetako bat iristear da: Perseiden izar-malkoak . Urteroko hitzordu berezi hau modu ahaztezinean bizitzera gonbidatzen zaitugu Pagoeta natura-parkearen bihotzean.
Abuztuaren 14ean, Iturraran Parketxean elkartuko gara zeruko mirariak bertatik bertara ikusteko. Kutsadura argirik gabeko ingurune paregabe honetan, astronomian aditua den Jesus Arregik, espazioan barna bisita gidatu bat eskainiko digu, agerian izango ditugun konstelazioak errepasatuz eta zeruko sekretu guztiak argituz.
Garrantzitsua: plazak mugatuak dira! Izena emateko garaian abuztuaren 15eko saioa beteta badago, ez kezkatu: bigarren aukera izango da abuztuaren 15an. Beraz, ez geratu zalantzan eta erreserbatu zure lekua!
Jardueraren xehetasunak:
-
Data: Abuztuak 14, ostirala (eta lekua betez gero, bigarren saioa abuztuaren 15ean, larunbata)
-
Ordutegia: 22:00etan
-
Tokia: Iturraran Parketxea (Pagoeta natura-parkea)
-
Hizkuntza: euskara
-
Tarifak: Helduak 8 € | Haurrak 6 €
Informazioa eta erreserbak:
Deitu edo idatzi iezaguzu zure lekua ziurtatzeko:
-
Telefonoa: 943 83 53 89
-
E-posta: iturraran@gipuzkoanatura.eus
