Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Astrophytumland

Astrophytumland

Miguel Mestre

N332, km 230, 46790 Xeresa, Valencia

astrophytumland@gmail.com

633287558

Historia

Valentzian, Gandiatik oso gertu, Espainiako haztegi ikusgarrienetako bat dugu.

Miguel Mestre, kaktofilo munduan oso ezaguna, da haztegi honen arduraduna. Astrophytumland web gunearen bidez online salmentak egiten dituztelako oso ezagunak dira eta baita Chesteko azokan jarri ohi duten postuagatik.

Miguelen bilduma bikainarekin erabat liruratuta geratuko gara. Astrophytumland-en, benetako bitxikeriak aurki ditzakegu eta prezio onean.

Beste azokak

Cheste

Multimedia