Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Asturplanta
Historia
Barietatea eta kalitatea eskaintzen duen peonia mintegia da gurea.
Gure Historia duela urte batzuk hasi zen, hainbatentzat burugabekeria hutsa zen ideia bati jarraiki eman genion hasiera gure mintegiari. Baina ideia hau gure bihotzean aspalditik mamitua geneukan. Guregana eta zuengana munduko lore ederrenetako bat hurbiltzeko asmoz hasi ginen lanean. Peonia mota ezberdinen lurrin, eta kolore ederraz gozatzeko parada izan dezagun.
Zergatik
Peonia ezezaguna da askorentzat eta lantzeko zailtasunari edo fintasunari lotutako tabu askoz inguratua egon da. Baina guk txiki-txikitatik ezagutzen genuen, gure aiton-amonen lorategietan ikusia geneukalako. Miresmen honek, bere historia, laborantza, barietateak, beharrak, hostoen formak, petaloak, lorezilak deskubritzeko griña piztu zigun, munduko zein zatitan lantzen ziren deskubritzen joan ginen. Txina, Kanada, edota Israelgo Peonia mintegiei begira ikasi eta eguneratuz joan ginen. Gaur egun, gure ametsa egi bihurtu da, gure laguntzarekin landare eder hau Espainiako etxe guztietara iristarazten baitugu.
Barietateak
Orain, urrutiko landare hauek gertu ditugu, ez dugu erostera atzerrira joan beharrik. Bertan ekoiztutako landare indartsu, helduak eta kalitatezkoak dituzue eskuragarri. Gure betiko ametsa, hau da, inguruko lorategi eta balkoiak Peonia lore zorgararriez josita ikusteko ametsa, zuekin partekatu nahi dugu.