Atzealdea Ataungo Larruntza errota eta Errotatxo

2024 / 05 / 12
Erroten eguna-Barandiaran

Ataunen, garai batean 9 errota desberdin egon ziren funtzionamenduan. Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan kokatuta dago. Larruntza errotaren lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira; historia luzea du, beraz. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Eraikinak antigoaleko itxurari eutsi dio, baina barrua teknologia berrienez hornitua dago. Larruntzako errotatik pasatako urarekin, behereago Errotatxo eraiki zuten 1667an, ataundarren beharrei hobeto erantzuteko. Hasieran bi harrikoa bazen ere, XIX. mende bukaeran harri bat kakaoa ehotzeko erabili zuen Martin Garaialdek, txokolatea egiteko; “GaraialdeTxokolateak” sonatuak ziren. 1900. urtean Martin Garaialdek eraiki zuen zerrategi hidraulikoa, Errotatxori erantsita, auzoko beharrei erantzuteko. Zerrategi hori, zerra bertikal batez, lixagailuz eta tornu batez osatuta dago.

Maiatzaren 12an bisita gidatuak eskainiko dira. 10:00etan eta 12:00etan euskaraz izango dira eta 11:00etan eta 13:00etan gaztelaniaz. Jarduera dohainik da baina izena ematea ezinbestekoa da.