null Barandiaranen oinatzetan

2020 / 09 / 20

(ATAUN 2020/09/20) 


Barandiaranek 75 urte baino gehiago eman zituen Euskal Herriko ondare material zein inmateriala berreskuratzeko lanetan, euskal kulturaren aita kontsideratua izan arte. Barandiaran Museotik, berak hasitako bidea jorratzen ahalegintzen gara, lan nekaezin hau herritarren artean hedatuz. 


Oraingoan, Barandiaranen lana eta bizipenak ezagutzeko ibilaldi bat proposatzen dizuegu.

Hitzordua hilaren 20an izango da, igandearekin, 11:30ean Barandiaran Museoan bertan.

Zailtasunik gabeko bide eroso batetik, arkeologo eta etnografo ataundar honen une eta lekurik aipagarrienak zeharkatuko ditugu. Amaieran “Errotatxo” bisitatuko dugu.


Prezioa pertsonako 5€ da eta plazak mugatuak direnez ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. COVID-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu eta musukoa (maskarila)  norberak eraman beharko du.


INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069