Atzealdea Baso bainua

2021 / 10 / 24
Baso bainua

Baso bainua, Japonian sortutako Shinrin-Yoku jardueran oinarritua dago eta honakoan, familian, metodologia japoniar hau frogatzera animatu nahi zaituztegu. Jolas batzuen bidez, naturarekin harremanak eskaintzen dizkigun onurak berreskuratuko ditugu. Natura parkeko pagadian paseoa, ekintza gidatuekin uztartuz, zentzumenak ireki eta gorputza indarberrituko digun esperientzia bat bizitzeko aukera izango dugu.

Gero eta leku hiritartuagoetan murgilduta bizi gara. Gure bizimoduaren erritmo azkarrek naturarengandik gero eta gehiago urruntzen gaituzte, horrek gure osasunarengan ondorioak dituelarik: estresa, antsietatea...

Amaia Agote aditua izango da jardueraren gidaria eta praktika honen onurak bereganatzen lagunduko gaituena.